Hauteskunde mahaiko kideak aukeratu dituzte

Irati Agirreazaldegi 2009ko mai. 11a, 19:27
Joan den egueneko udalbatzarrean egin zen zozketa Europako Parlamenturako hauteskundeetarako mahaikideak zeintzuk izango diren jakiteko.

Ekainaren 7an izango dira hauteskundeak eta Elgetako udaletxean hauteskunde mahai bakarra ipiniko dute. Mahai horretan egotea egokitu zaie honako elgetarrei: mahaiburu lekua Larraitz Zeberio Lekuonari eta haren ordezkoak Goreti Gozalo Arroitia eta Sebastian Arantzabal Egizabal izango dira, hurrenez hurren; lehen bokalaren tokia Nerea Sarasua Arotzenari tokatu zaio eta Jorge Manuel Rendeiro Felicio eta Ignacio Arrieta Solaguren ordezkoak izango dira; bigarren bokalarena, berriz, Jorge Bolinaga Askasibarri, eta ordezkoak Begoña Loiti Bengoa eta Manuel Macarro Torrado dira.

Jakinarazpena, asteon

Zozketaren emaitza asteon jakinaraziko zaie, pertsonalki, mahaian egotea egokitu zaienei eta ordezkoei.

Jakinarazpena jaso eta hauteskunde mahaian ezin direla egon uste dutenek, hau da, horretarako aitzakiaren bat dutenek, zonako hauteskunde batzordean, Bergaran, jakinarazi beharko dute, arrazoiak adierazita. Errekurtsoa onartuz gero, hauteskunde batzordeak berak ohartaraziko du Udala, eta kasu horretan ordezkoak bete beharko du tokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak