Haurreskolako matrikulazio epea zabalik dago hilaren 15era arte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mai. 8a, 12:25
Haurreskolan izena eman gura duenak Elgetako eskolako lehenengo solairura joan beharko du. Ordutegia izango da: 08:00etatik 15:00etara. Bestalde, telefonoz ere dei daiteke, 675 707 015 telefonora. Maiatzaren 15a izango da izena emateko azken eguna.

Elgetako haur eskolak matrikulazio epea zabalik dauka dagoeneko. Maiatzaren 4an zabaldu zuten, astelehenean, eta maiatzaren 15era arte egongo da zabalik, egun hori barne.

20 ume

Datorren ikasturteak izango du berezitasunik: 20 ume hartuko dituen bi gela izango ditu haur eskolak.

Bi gela

Orain arte gela bakarra egon da, baina irailetik aurrera bi gela izango ditu haur eskolak: 0 eta 1 urte bitartekoentzat gela bat eta 1 eta 2 urte bitartekoentzat beste gela bat. Guztira 20 umendako lekua egongo da haur eskolan, orain arte baino 10 ume gehiago, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak