Dezente atzeratu dira azkenean lokala egokitzeko lanak. Hasierako asmoa zen urtarrilerako haurreskola bertan egotea, baina ezinezkoa izan da. Irailaren 4an zabalduko ditu ateak, eta momentuz bost ume daude izena emanda.
Lau ikasturte eman ditu haurreskolak Herri eskolak lagatako gela batean. Txiki gelditu da, eta egoitza berriak Haurreskolen Partzuergoak ezarritako baldintzak beteko ditu. Hamar ume hartzen ahal zituen orain arte. Aurrerantzean 23 hartzeko aukera izango du.