Haur hezkuntzako umeek jolasak egin dituzte birziklatutako gaiekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 3a

Erakusketa ipini dute Herri eskolako sarreran. Guraso asko hurbildu da ikustera.

Haur hezkuntzako umeek gonbidatuta guraso ugari hurbildu dira asteon eskolan egin dituzten jolasak ikustera. Puzzleak, bolo jokoak, dominoak, bikotearen bila eta hiru lerroan jokoak... erakutsi dute irudimenarekin eta zaborretara botatzen ditugun gaiekin jolas dibertigarriak egin daitezkeela.

Jolas erraldoiak

Tamaina handiko jolasak ere egin dituzte, tartean futbolinak arrakasta handia izan du. "Guztiak birziklatutako gaiekin egin ditugu", adierazi du irakasle batek. "Arrautza kartoiak, plastikozko esne botilak, tapoiak, hostoak, intxaur azalak..." Gurasoek ideia ugari eraman dituzte etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak