Elgetan ere entzun dira Sarriegiren doinuak gaurko egunarekin. Herri Eskolaren inguruan izan da. Goizean entsegua egin dute haur hezkuntzako umeek eta arratsaldean, 15:15ean hasita jendaurreko saio egin dute.
Ibane Zubiaurre izan da danbor nagusia eta haren makilaren gidaritzapean hiru bider jo dute Sarriegiren martxan eskolako neska-mutiko txikienek. Eskolan egindako paperezko txanoak eta plastikozko amantalak soinean zituztela egin dute emanaldia, guztiak zintzo-zintzo lerrokatuta.
Gurasoek eta lagunek gustura jarraitu dituzte umeen danbor hotsak. Publikoak eskatuta hiru bider jo behar izan dute Sarriegiren martxa neska-mutikoek.