Lorea Larrañagaren gidaritzapean Gabon kantuak gogoratzeko lehenengo entsegua egin zuten barikuan Herri Eskolan. Maala Guraso elkartearen ekimenez barikuro, 18:00etan, elkartuko dira aurrerantzean Herri Eskolako musika gelan. 'Olentzero', 'Hator Hator' eta 'Bizar Zuri' kantuak abestu zituzten lehenengo saio horretan. Guraso elkarteak ikasleak, gurasoak eta oro har herritar guztiak gonbidatzen ditu saio horietara.