Hasi dira udaletxeko teilatua konpontzen

Irati Agirreazaldegi 2009ko api. 30a, 14:24
Asteon aldamioak ipiniz udaletxeko teilatua konpontzeko lanak hasi ditu Amaral eraikuntza enpresak. Estatu Fondoko dirulaguntzarekin finantzatuko ditu Udalak berritze lanak.

Kiroldegikoak, gero

Teila zaharrak kendu, isolamendu termikoa ipini eta teila berriak jarriko dituzte, baina lanek ez dute udaletxeko funtzionamenduan eraginik izango eta ohiko sarbidea erabili ahal izango da.

Uztailerako, herriko jaietarako, udaletxeko teilatuko lanak amaitzea aurreikusi dute.

Lanok amaitutakoan kiroldegiko, hau da, Bolatoki tabernako eta sauna eta gimnasio aldeko teilatuen konponketak egingo dituzte, baina lehentasuna udaletxeko lanek dutela esan digu alkateak. Lan guztiek 186.015 euroko kostua izango dute.

Aparkalekuak 

Bestalde, Udalak badu esku artean Domingo Iturben hamar aparkaleku berri egokitzeko asmoa. Baina oraingoz asmoa da. Izan ere, teilatuetako obrak amaitzen dituztenean eutsiko diete lan horiei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak