Hasi dira materiala biltzen bigarren eskuko kirol materialaren azokarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 2a, 18:46
Udalak antolatuta hilaren 12an eta 13an egingo da azoka. Saltzeko materiala abenduaren 11ra arte eraman daiteke udaletxera.

Astelehenean, hilaren 1ean, hasi ziren azokarako bigarren eskuko kirol materiala biltzen udaletxean. Beste astebetez batuko dute Kultura Etxean ipiniko duten azokarako materiala.

    Barikuan, hilak 12, 18:00etatik 20:30era egongo da azoka zabalik eta zapatuan, hilak 13, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
    "Herritarrek erabiltzen ez duten eta saltzeko prest dauden kirol materiala badute etxean udaletxera eraman dezakete gaurtik hilaren 11ra bitartean", adierazi du Rebeka Ubera zinegotziak. "Izenarekin eta salmenta prezioarekin eraman behar da materiala guztia. Salmentako dirua saltzaileak jasoko du behin azoka amaitutakoan", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak