Hamar bat kamioikada zikinkeria atera dituzte Asentzioko putzutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 16a, 00:08
Mendilankor kooperatiba egiten ari den lanotan errepideko asfaltoa kendu dute asteon.

Abian dira Asentzioko lanak. Aparkalekua, bidegorria eta komuna egingo dituzte. Autoek ezingo dute bertaraino sartu eta Angiozarrerako bidegurutzean mugatuko zaie bidea. Gainera, bost bat mahai gehiago ipiniko dituzte eta txitxiburduntzia egiteko parrillak berritu egingo dituzte. Mendilankor kooperatibak dihardu lanok egiten. "Bizpahiru hilabeteko kontua da, baina eguraldiak zeresan handia izango du honetan. Zein urte sasoia den ikusita eguraldiaren menpe egongo gara", adierazi du Mendilankorreko kide Ibon Arrasatek.

Asentzioko putzua

Lanak egiteko makineria bertan zegoela ikusita, Udalak Asentzioko putzua ere garbitzeko eskaera egin zion Mendilankorri. "Zikinkeria asko atera dugu, baina asko", adierazi du Arrasatek. "Hamar bat kamioi bai!". Lokatza, bizikleta bat eta adar asko atera dituztela esan digu. "Adarrak ikaragarri, arrantzarako kanabera lanak egiteko prestatutakoak gehienak". Garbitu on bat eman diote putzuari eta esan dutenez punturen baten metro bateko sakonera ere badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak