Hamaika lagun, zapatuan, Ozkarbi mendi taldearen irteeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko ekainaren 8a

Giro bikaina izan zutela esan digute mendi taldetik. Sei bat orduko mendi ibilbidea egin zuten Andia inguruan.


Beriaingo tontorrean dagoen ermitan ateratako argazkia da honakoa, Donato eta Kaietano santuen ermitan, hain zuzen ere. Txango polita egin zuen elgetar talde honek zapatuan. Uharte-Arakiletik abiatu eta Beriainera igo ziren. Jarraian, Unanua jaitsi, eta gero, berriz ere, Uharte-Arakilera egin zuten. "Eguraldi oso ona, eta mendia eta ibilbidea oso politak", horrelaxe adierazi digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak