Hamaika elgetar arituko dira aste bukaeran Andoaingo piano jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 2a

Urteroko hitzordua iritsi da atzera ere. Zapatuan eta domekan, Elgetako 11 piano-jolek hartuko dute parte Andoaingo V. piano jaialdian.


Zapatuan, hilak 6, Maialen Alkorta, Mikele Arkarazo, Egoitz Mañarikua, Irati Limón, Unai Andrés, Malen Campos eta Ainhoa Monterroso ikasleek – azken hirurak falta dira argazkian — egindako lana erakutsiko dute jaialdian. Biharamunean, Maria Sarasuaren, Ibane Zubiaurreren, Maialen Zubiaurreren eta Maitena Mañarikuaren txanda izango da.
     Oso ezaguna da Andoaingo jaialdia; 800 bat ikasle batzen ditu. Andoaingo Bastero kultura etxean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak