Gutxienez 150 lagun elkartuko dira zapatuan Arantzetarren nazioarteko topaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 14a, 12:13
Zapatuan, hilak 18, bisita egingo dute Arantzeta auzora, harrera izango dute udaletxean, eta haritza landatuko dute San Roke osten.

Arantzetarrek aste bukaeran egingo dute nazioarteko topaketa. Hiru eguneko egitaraua antolatu dute, baina ekitaldi nagusiak zapatuan egingo dituzte, Elgetan.
     Arantzeta auzoan egingo dute lehenengo ekitaldia bertan du-eta sorrera abizenak. Ikerlariek 1375. urtean kokatzen dute abizenaren jatorria. Ingurua, bertako baserriak, ermita eta iturria bisitatuko dituzte 10:00ak bueltan. Elgetarrek ondo ezagutzen duten parajea da, baina Mexiko, Kolonbia edo Venezuelatik etorriko diren Arantzetarrendako momentu oso berezia izango da. "700 bat familia ditugu kontabilizatuta", adierazi digu antolakuntza lanetan diharduen Jose Luis Arantzetak. "Kafe antzokian egingo dugun bazkarirako 150 lagun daude izena emanda".

Haritza san roke osten

Arantzetarrei harrera egingo diete udaletxean, 11:30ean. Jarraian, San Roke ostera egingo dute bertan haritza landatzeko. "Jakin dugu bertan dauden pagoak Arantzeta batek, Agustin Jose Arantzetak landatu zituela 1828an. Egunaren oroigarri, haritza landatuko dugu guk, eta aurreskua dantzatuko da. Haritza landatu dute dagoeneko.  Pello Gorrotxategi Arantzetak eta Luis Mari Arantzetak landatu zuten barikuan.

Bazkaria Espaloian

Gosari txikia eta poteoa egingo dituzte jarraian. 8-10 laguneko lan taldea ibili da guztia prestatzen. "Aurreko egunean, barikuan, konferentzia egingo du Endika de Mogrobejo onomastika adituak Bilbon", adierazi du Jose Luis Arantzetak. "Arantzeta abizenaren jatorriaren inguruko xehetasunak emango ditu".
     Arantzetarrek webgunea ere sortu dute –aranzeta.org– eta argazki politak lortzen badituzte ez dute liburu bat argitaratzea baztertzen. Espaloia kafe antzokian egingo duten bazkariarekin emango diete amaiera Elgetako ekitaldiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak