Gurasoen parte hartzea bultzatzen duten bi organoren gaineko hitzaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 31

Gurasoen elkartearen eta eskola kontseiluaren betebeharrak eta ardurak azaldu zituen Imanol Zubizarretak Elgetako Kultura Etxean urriaren 30ean, Elgetako Udalak antolatutako hitzaldi batean. Hamabost lagunek entzun zituzten Zubizarretaren azalpenak.

Euskal Herriko gurasoen elkarteko presidentea da Imanol Zubizarreta eta Elgetan izan zen urriaren 30ean hitzaldia egiten. Guraso Elkartearen eta Eskola Kontseiluaren arteko ezberdintasunak azaldu zituen.


Eskola kontseilua

Eskola kontseilua, eskola bateko organo gorena dela esan zuen. Erabakiak hartzen dituen organo gorena da. Zenbat pertsonak osatzen duten, eskolaren araberakoa da.
Eskola kontseiluan, gurasoen parte hartzea badago, baina ez eurena bakarrik. Lehen hezkuntzako eskola kontseiluan gurasoak kontseiluko %50a dira. Bigarren hezkuntzan, aldiz, ikasleek ere badute ordezkaritza. Ikasleak %25a dira eta gurasoak beste %25a.

Gurasoen elkartea
Gurasoen elkartea gurasoek soilik osatzen dute. Bere zereginetako bat dituzte kezkak eta zalantzak Eskola Kontseiluan planteatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak