Gurasoak behar dira eskolaren Elkarbizitza Plana lantzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 23a, 16:31
Asteon egin dute eskolan egitasmoaren aurkezpena, eta Maala guraso elkarteak bilera deituko du gurasoen batzordea osatzeko.

Herri eskolak erronka handia du aurten; ikastetxeko Elkarbizitza plana martxan jartzea. Curriculumaren barruan derrigorrezko gauza izango da ikastetxe guztiendako 2010eko ikasturtetik aurrera. "Guk aurten sartzea erabaki dugu", adierazi dute ikastetxetik. "Zenbat eta arinago lanean jarri hobeto izango da. Uste dugu hezkuntzan bizikidetza garrantzitsua dela".
     Azaldu dute eskolan dauden lau estamentuek – irakasleek, ikasleek, gurasoek eta zerbitzuetako langileek – hartu behar dutela parte prozesu horretan. "Helburua, aurten, denen artean  elkarbizitza zer den jasotzen duen dokumentu bat sortzea da, eta datorren ikasturte hasierarako elkarbizitzako behatokia eratuta lagatzea". Irakasleek osatu dute euren batzordea, orain gurasoena lehenbailehen sortzea komeni da.

Sentsibilizazioa helburu

Guraso batzordearen lana ikastetxeko gurasoen artean programaren inguruko sentsibilizazio kanpaina egitea izango da. "Komeni da Gabonetarako eskolako guraso denei galdetegi batzuk betearaztea, gurasoak talde txikitan antolatzea, eta talde bakoitzak bere definizioa adostea. Datorren hilean martxan beharko luke talde horrek koordinatzailearekin lehenbailehen lanean hasteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak