Guraso talde batek eskolako bi gela margotu ditu auzolanean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 4a

Udalak bere "eskerrik beroena" adierazi nahi die deialdiari erantzunez, uztailean, eskolako bi gela auzolanean margotzen lagundu zuten gurasoei.

Rebeka Ubera zinegotziak adierazi du, "Beraiei esker posible izan da hainbeste premia zuten eskolako haur hezkuntzako gelak margotzea". Uberak gaineratu du uztailean, uda partean, egin zuela deialdia Udalak, opor usain garaian. "Ez da erraza izaten era horretako lanetarako jendea biltzea. Horregatik gure poza eta eskerra adierazi nahi ditugu". Aurrerantzean ere herria herritarren parte hartzearekin eraikitzen joatea da Uberaren nahia. "Azken finean denona baita herria, baita eskola ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak