Udalak antolatuta hitzaldia egingo du hilaren 30ean, martitzena, Euskal Herriko Guraso Elkarteko presidente Imanol Zubizarretak. Guraso elkarteen eta eskola kontseiluaren funtzioak izango ditu berbagai Zubizarretak. Bi organo horien zereginak eta ardurak zeintzuk diren azalduko du Kultura Etxean 19:00etan hasita.