'Zer jakin behar dugu gurasoek sare sozialei buruz?' izenburupean ordu eta erdiko ikastaroan parte hartzera gonbidatuta daude Herri eskolako guraso guztiak. Saioa martitzenean, otsailak 9, egingo dute 19:00etan hasita.
Facebook, Tuenti, Web 2.0... sare sozialak zer diren eta nola erabiltzen diren jakiteko Maala guraso elkarteak ordu eta erdiko ikastaroa proposatu die Herri eskolako guraso guztiei. Interesatuek astelehenera arteko epea dute izena emateko. Sare sozialen arriskuak eta aukerak, babesa eta erabilerarako konfiantza... gai horiek guztiak aztertuko dituzte ikastaroan. Interesa dutenek Idoia Serna gurasoari deitu behar diote astelehena baino lehen. 649 133 940.