Guraso elkarteak Olentzero eguneko kantuak ikasteko entsegua deitu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko azaroaren 19a

Maala Guraso elkarteak indartu egin nahi du abenduaren 24an kantura irteteko tradizioa. Horretarako antolatu dituen entseguetan parte hartzeko deia egin die ikasle eta guraso guztiei.

Aste honetan bertan hasiko dira Herri Eskolan entseguekin. Lehenengoa barikuan, hilaren 21ean izango da 18.00etan Herri Eskolan bertan. Interesa duten herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak