Goizean goizetik, udaleku irekietan hamaika jarduera umeen gozamenerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 9a, 17:47
Astelehenean hasi ziren udalekuak; bost hezitzaile eta 2-10 urte bitarteko 58 ume elkartzen dira.

Gero eta ume gehiagok ematen dute izena udaleku irekietan. Hori horrela, aurten bost hezitzaile ipini ditu Udalak. Umeen adinera egokitutako aktibitateak egiteko, bi taldetan banatu dituzte aurten ere gaztetxoak; txikien taldea (2-5 urte) eta nagusien taldea (6-10 urte). Mireia Berriozabal, Nagore Ojanguren, Maialen Elortza, Ane Elortza eta Etor Garate elgetarrak ari dira hezitzaile lanetan. San Ferminak izan dira prestatutako jardueren ardatz nagusia lehenengo aste honetan. Jarraian etorriko dira munduko kulturen inguruko astean, baratzeko lanen inguruko astea, eta sormen astea. Txangoak, tailerrak, eskulanak eta mozorroak egingo dituzte.

Igerilekuak maalan

Aurten ere Maalan igerilekuak ipintzea da asmoa. Printzipioz hilaren 21ean eta 22an ipiniko dituzte, baina urtero moduan eguraldiak izango du azken hitza. Egun horietan ur jolasak egingo dituzte udalekuetako umeek.

uda kirola

Bi jarduerak egin dute aurrera, astelehenetako tai-txi taldeak eta barikuetako irristaketa saioek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak