Goizean euria egin arren, giro polita izan da Salbador Egunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 7a, 14:20
Salbador Eguna ospatu dute Elgetan. Arratsalderako atertu eta giro hobea egin arren, goizeko ekitaldietan euriak zenbait eragozpen sortu zituen. Salbador ermita ondoan egin ohi den hamarretakoa eta hiru txirlo txapelketa lekuz aldatu behar izan zituzten.

Goiz euritsua izan da Elgetan Salbador Egunean. Hori horrela, meza ondotik Salbador ermitan ondoan egin ohi diren hamarretakoa eta hiru txirlo txapelketa aterpean egin behar izan dituzte aurten. "Aukeran jende gutxi etorri da aurten Salbadorretara", adierazi du batzorde antolatzaileko kide Juan Mari Sarasuak. "Eguraldi onarekin jende asko etortzen da inguruetatik".


Goizean, aterpean
Euriarengandik ihesean Salbador kaleko lokal batean egin dute aurten hamarretakoa. Meza entzutetik jaitsi zirenerako auzotarrek gertu aurkitu zituzten salda beroa eta tortilla zein txorizo pintxo goxoak. "Auzoko emakumeek lan handia egiten dute hamarretakoa prestatzen", azaldu du Sarasuak. "Elkarteetan egiten dituzte pintxoak eta salda. Estima handia izaten dute auzotarren artean".
Urteroko hiru txirlo txapelketa ere lekuz aldatu behar izan zuten antolatzaileek. Bolatokian egin dute aurten eta auzotar bat, Juan Mari Sarasua nagusitu da bertan.

Sokatira saioak, ikusmina
Arratsaldez eta giro hobearekin poteoa eta sokatira saio egin zituzten. Ikusmin handia sortu zuen lehenengo aldiz antolatutako tiraldiak. Salbador kaleko auzotarrak gainerako herritarren aurka izan zen tiraldia eta emaitza ez zen batere argi gelditu. Gaueko auzo-afarian 60 lagunek hartu zuen parte eta gustura ibili ziren dantzan Gardokik egindako erromerian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak