Goizean euria egin arren, giro polita izan da Salbador Egunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 7a, 12:39
Salbador Eguna ospatu dute Elgetan. Arratsalderako atertu eta giro hobea egin arren, goizeko ekitaldietarako euriak zenbait eragozpen sortu zituen Elgetan.

Salbador ermita ondoan egin ohi diren hamarretakoa eta hiru txirlo txapelketa lekuz aldatu behar izan dituzte aurten euria dela eta, Salbador Egunean. "Aukeran, jende gutxiago etorri da aurten", esan du batzorde antolatzaileko kide Luis Mari Sarasuak. "Eguraldi onarekin jende gehiago etortzen da ingurutik, baina aurten horrela beharko du".

Hamarretakoa aterpean
Salbador kaleko lokal batean egin dute aurten urtero Salbador ermita ondoan egiten den hamarretakoa. Auzotarrak mezatik Salbador kalera jaitsi zirenerako prest aurkitu zituzten salda beroa zein tortilla eta txorizo pintxo goxoak. "Auzoko andreek asko laguntzen dute hamarretakoarekin. Elkarteetan egiten dituzte tortillak eta salda eta estima handia izaten dute", azaldu du Sarasuak.
Urteroko boleta txapelketa ere egin zuten Elgetan. Bolatokiaren aterpera eraman zuten txapelketa eta Luis Mari Sarasua nagusitu zen lehia horretan.


Arratsaldea, ateri
Arratsaldean giro hobea izan zuten Salbador Egunean eta poteoa zein sokatira saio egin zuten. Lehenengo aldiz egin den tiraldiak ikusmin handia sortu zuen bertaratutakoen artean. Salbador kaleko bizilagunak sokaren alde batean eta gainerakoak bestean. Gauean, auzo-afaria egin zuten Espaloian. 60 bat lagun elkartu ziren. Gardokik alaitu zuen afalostea erromeria eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak