Goimendi auzoan gertu dituzte Santixau jaiak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 17a, 14:18
Soka dantza, herri kirolak, bertsolariak eta trikitilariak antolatutako ekintzen artean.


Hurrengo aste bukaeran, hilaren 25ean ospatuko dugu Santixau eguna eta Goimendi auzoan gertu dituzte urteroko jaiak. Bezperan, hilaren 24an hasiko dira motorrak berotzen berakatz zopekin (21:30) eta Jon Ostolazaren eta Unai Andonegiren trikiti doinuekin (23:00).

Santixau eguna

Ekitaldi nagusiak, baina, zapatuan, hilak 25, egingo dituzte Goimendin. Meza entzungo dute 11:00etan, eta amaitutakoan urteroko soka dantza egingo du Kezka taldeak auzoko plazan. Joxe Agirreren eta Jesus Mari Irazuren bertso saioak emango dio jarraipena egunari. Dantza egitea gustuko dutenendako, berriz, erromeria egingo dute Imanol Astiazaranek eta Izerrek 13:00ak bueltan hasita. Bazkal aurretik umeek ere euren gustuko jolasak izango dituzte. Lasterketa eta lurrezko itsulapikoen apurtzea egingo dituzte, besteak beste.

Herri kirolak

Arratsalderako, 18:00etan hasita programatu dituzte herri kirolak Goimendin. Boleta jokoa ere egingo dute egun horretarako bereziki txukundutako bolatoki ederrean. 19:00etan Agirrek eta Irazuk beste bertso saioa egingo dute. Ondoren, gauerdira arte, Imanol Astiazaranek eta Izerrek hartuko dute lekukoa trikiti doinuekin. Urteroko urdaiazpikoaren zozketa eta txokolate jana 20:00etan egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak