Gipuzkoako odol emaileen elkarteak Elgetan egingo du aurten intsignia eta diploma banaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urriaren 9a

Hilaren 25ean, domeka, egingo dute. Meza, bazkaria eta sari baneketa egingo dituzte. Espaloian egingo den bazkarirako izenematea zabalik dago.

Debagoieneko eta Debabarreneko delegazioko ordezkariei banatuko zaizkie oroigarriak; Antzuola, Bergara, Deba, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Oñati eta Soraluzeko odol emaileei, hain zuzen ere. 12:00etan Elgetako parrokian elkartuko dira meza entzuteko. Bazkaria Espaloia Kafe Antzokian egingo dute, 14:30ean hasita. Bazkariaren ostean egingo dute intsignia banaketa. Bazkari horretarako izena eman nahi dutenek herriko ordezkariengana jo behar dute hilaren 12a baino lehen. Menua 36 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak