Gertukoa eta ia biluzik aritu zen Gari Espaloian

Iker Barandiaran 2009ko abenduaren 14a

'16 lore' disko akustikoa aurkeztu zuen Hertzainak taldeko frontmana izan zenak. Alboan Migel Moyano gitarra, teklatu, mandolina eta koroak egiten eta Aitor Oñederra irudiak proiektatzen zituela, igo zen agertokira Gari.

Lan berrian ildo akustikoa, ukitu elektronikoak, biluztasuna eta klasikoak diren kantuei tenpo, giro eta erritmoen aldaketa nabaria ezarri zien, gehienetan horiek xuabeagoak bilakatuz.

Ikusleekiko gertukoa izan zen Gari, eta entzuleetako askok eskertu zuten arren, emanaldiari jarraikortasuna kendu zion horrek.

(Gehiago irakurtzeko, jo ASTELEHENEKO GOIENKARIra).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak