Gertu dute Salbador eguneko egitaraua

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 30a

Abuztuaren 6rako, Salbador eguna, egun osoko egitaraua prestatu dute Elgetan. Afarirako txartelak aurrez erosi behar dira. Prezioa 16 euro da. Euri arriskurik balego, afaria eta erromeria Espaloia kafe antzokian egingo dira.

Egitaraua

12:00 saldia Salbador ermitaren kanpoko aldean

12:30 meza Salbador ermitan

13:00 txorizo eta tortilla pintxoak borondate truk

13:30 poteoa

21:30 auzo afaria eta kantuak.

22:30 erromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.

Afaria

Entsalada mistoa eta errusiar entsalada, gixaua (karrillerak), euskal pastela, ogia, ura, ardoa eta kafea. Txartelak salgai daude dagoeneko Haizea tabernan, Patxi tabernan eta Espaloia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak