Gerran bizirik irten zirenei eta haien senide eta lagunei dei egiten diete domekako omenaldira

Leire Kortabarria 2009ko urr. 1a, 14:33
Gerrako miliziano eta gudariei omenaldia egingo diete etzi, domeka, Intxortako Atean, baina omenaldia zabaltzen da gerran bizirik iraun zuten guztiei: gudariak, zibilak, eta baita haien senide eta lagunak. Horiei guztiei parte hartzeko dei egiten diete antolatzaileek, Elgetako Udalak, Intxorta 1937 elkarteak eta Lau Haizetara Gogoan taldeak.

Dena gertu daukate etziko omenaldirako. Herri bazkarirako menua dagoeneko antolatu dute, eta hauxe izango da: helduendako (16 euro), entsalada mistoa, oilasko-bularkiak saltsan, postrea, kafea eta urteko ardoa; eta umeendako (8 euro), espagetiak, oilasko-bularkia eta postrea. Espaloian izango da bazkaria, 14:00etan, eta izenematea udaletxean egin behar da, eta ordainketa, bazkari egunean Espaloian.

Omenaldiaren egitaraua hauxe da:

Elgetan:

  • 11:15: Kalejira Andoaingo talde errepublikanoarekin.
  • 11:30: Martxa Elgetatik. Bost bandera.

Intxortako atean:

  • Biolinak.
  • Intxorta 1937 Kultur Elkartea:
Intxortako borrokaldiak.
Bertsolariak.
Gudarien hitzaldia.
Aurreskua - Agurra - Elgetakoak.
  • Elgetako Udalaren izenean:
    Internazionala biolinarekin, Arrasate Musikal
    Lore eskaintza

  • Lau Haizetara Gogoan elkartearen izenean:
Andoaingo talde errepublikarrak abestuko du:
   Niña republicana
   A las Barricadas
   Eusko Gudaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak