Genero indarkeriaren aurka kontzentrazioa egin dute herriko plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko aza. 25a, 18:53
Bihar, hilak 26, 'Te doy mis ojos' filma emango dute Espaloiko zineklubean. Gainera, Emakundek bultzatu duen 'Gizonduz' ekimenarekin bat egin du Udalak.

Dozena bat lagun elkartu dira gaur eguerdian Udalak deituriko kontzentrazioan. 'Indarkeria Sexistarik Ez!' lelopean egin dute 15 minutuko bilkura isila besteak beste, Oxel Erostarbe alkateak, Edurne Alberdi gizarte ongizate batzordeko buruak eta Elgetako Abertzaleak taldeko bozeramaile Patxi Basaurik.

Ekimen gehiago

Datozen egunotarako ekimen gehiago deitu ditu Udalak. Bihar, hilak 26, 'Te doy mis ojos' filma emango dute Espaloiko zineklubean 21:30ean hasita. Gainera, gaiaren inguruko hitzalditxoa egingo du Maria Asun Ramos adituak.

     Elgetako Udalak, bestalde, bat egin du Emakundek bultzatu duen 'Gizonduz' ekimenarekin. Abenduaren 14ra arte euskal gizonen eskutitza sinatzeko aukera egongo da udaletxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak