Gaztetxearen urteurreneko ekitaldietan Intxortara igoera, herri bazkaria eta kontzertuak, besteak beste

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 19a, 10:19
Zapatuan, hilaren 21ean ospatuko dute gaztetxearen XIII. urteurrena.

Asteon 13 urte betetzen dira herriko gazte talde batek gaur egungo gaztetxearen lokala okupatu zuenetik. Eta urtero legez gaztetxekoek ekitaldi mordoa prestatu dituzte urteurrena ospatzeko.
     Zapatuan, hilaren 21ean, egingo dituzte ekitaldi nagusiak. Goizean, mendi irteera egingo dute Intxortara, eta eguerdian trikipoteoa eta herri bazkaria. Gauean, lau taldek emanaldia egingo dute gaztetxean. Gaztetxetik ekitaldiotan parte hartzeko deia egin dute.

Egun osoko egitaraua

Zapatuan, 10:30ean abiatuko dira gaztetxekoak Intxortarantz. Jakinarazi dute izenematea plazan bertan egin ahalko dela 10:00etan hasita. Herri bazkaria 14:30ean egingo dute, eta aurretik trikipoteoa egongo da herrian. Menuan zortzi euro da: makarroiak, solomoa piperrekin, postrea, kafea eta kopa. Bertsolariek bazkalostea girotuko dute, eta 18:00etan batukada iragarri dute antolatzaileek. Izenematea atzo amaitu zen.
     Gauerako lau talderen kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean. Skakeitan eta Jonny Gerriwelt taldeek emango diote hasiera emanaldiari. Jarraian, herriko bi taldek egingo dute saioa; Sotamano eta Ostiada Oi! taldeak, hain zuzen ere. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak