Martxoko hirugarren asteburuan ospatu ohi da herriko gaztetxearen urteurrena eta aurten, hilaren 17an, zapatua, egingo dira ospakizun nagusiak. Eguerdian triki poteoa eta bazkaria egingo dira bertsolari eta trikitilariekin. Gauean, kontzertua egingo dute gaztetxean Eran eta Apartheid taldeek.
Hilaren 23 eta 24an gaztetxeen inguruko berbaldia eta kontzertuak egongo dira. Azkenik, hilaren 31rako, gaztetxekoek irteera antolatu dute Hernaniko sagardotegi batera.
Asteburuan bi hitzordu
Gaur, barikua, Palestinari buruzko hitzaldia egingo da Gaztetxean 22:00etan. Israeli boikota izeneko kanpainaren barruan kokatzen da hitzaldi hau eta uda Palestinan eman duten brigadista batzuk etorriko dira Elgetara. Umeen Eguna domekan izango da. 10:00etan txangoa egingo dute umeekin. Eguerdian, bazkaria eta jokoak egingo dituzte 17:30ak arte.