Gaztetxearen 13. urteurrena ospatzeko ekitaldiak hilaren 21ean egingo dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 10a, 10:26
Besteak beste, Intxortara igoera, herri bazkaria, batukada eta kontzertuak antolatu dituzte.

Elgetako gaztetxeak 13 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte asanbladakoek. Hilaren 21ean egingo dituzte ekitaldi nagusiak.

     Goizean, mendi buelta egingo dute Intxortara. Eguerdian, berriz, poteoa eta herri bazkaria. Arratsalderako batukada prestatu dute eta gauean kontzertuak egongo dira. Elgetako bi taldek egingo dute emanaldia; Ostiada Oi! eta Sotamano taldeek, hain zuzen ere. Hauekin batera arituko dira Jonny Gerriwelt & the Fucking Bastards eta Skakeitan.

Lapurretan, berriz ere

Aurreko astean, atzera ere, lapurretan egin zuten gaztetxean. Martxoaren 6an sartu ziren lapurrak gaztetxera eta denbora gutxian sartzen diren hirugarren aldia dute. Gaztetxetik gogor salatu dituzte lapurreta horiek.

 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak