Gazteendako saskibaloi txapelketa antolatu dute Aste Santurako

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 26a, 20:15
8-16 urte bitarteko neska mutikoendako antolatu dute Eskola Kirola Batzordeak, Elgetako Udalak eta Egoki Elkarteak. Antzuolako gazteak gonbidatuko dituzte txapelketara.

Martxoaren 14an, 17an eta 18an jokatuko da Elgetako I. 3x3 saskibaloi txapelketa. 8-16 urte bitarteko neska-mutikoek dute bertan izena emateko aukera. Lau laguneko taldeak osatu behar dituzte. Taldeak mistoak izan daitezke. Txapelketa 18:00etatik 20:00etara jokatuko da kiroldegian eta kanporaketa ligaxka egingo dute gazteek. Antolatzaileek sariak agindu dituzte.


Izenematea zabalik
Martxoaren 12ra arte dago izena emateko epea zabalik udaletxean. Taldekide bakoitzak hiru euro ordaindu behar ditu. Txapelketa erakargarriagoa egiteko, antolatzaileek Antzuolako neska-mutikoak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak