Gazteak hasi dira San Juan sua egiteko trasteak batzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 6a, 19:22
Gaztelekuak antolatuta bariku oro elkartuko dira erretzeko kartoiak eta egurrak batzeko.

San Juan bezperan, hilaren 23an, San Juan sua egingo dute kiroldegi inguruan ludotekakoek eta gaztelekukoek. San Juan sua handia izatea nahi dute, eta hasiak dira dagoeneko trasteak batzen.
Hilaren 5ean egin zuten trasteak batzeko lehenengo hitzordua. Jende gutxi animatu zen lehenengo saio horretan parte hartzera, baina itxaropena dute eguna hurbildu ahala jendea animatzen joango dela. Industrialde inguruan ibili ziren gehienbat trasteak batzen. Adierazi dutenez, San Juan bezpera bitartean bariku oro irtengo dira kalera trasteak batzera.

San Juan sua indartu guran

San Juan sua egiteko tradizioa indartu guran dabiltza herrian, eta egitarau berezia prestatu dute San Juan bezperarako. Hilaren 23an izango dute azken eskola eguna Elgetako umeek. Arratsalderako jolasak, sua eta Gaztetxekoekin txitxiburduntzia izango dute herrian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak