Atzo gauean hasi zituzten jaiak mozorrotuta, baina eguraldiak ez zuen askorik lagundu eta aterpetan afaldu behar izan zuten. Hainbat koadrila irten ziren kalera herrian kolorea eta alaitasuna jartzera. Esaterako, Amerikako Estatu Batuetako kirolariak, pottokiak, harriketarrak, fregonak eta San Migel prozesioan ikusteko aukera izan zen.