Harategi barik gaude Elgetan 2008ko uztailaren 28a ezkeroztik. Gaur amaituko da egoera hori Imanol Albizuk 18:00etan harategia zabaltzeko asmoa dauka-eta. Kontserbak, ogia, edariak, aurrez prestaturiko jakiak eta izoztutakoak salduko ditu okelaz gain.