Gaur zabalduko dituzte hainbat udal zerbitzu herrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 1a, 15:37
Udal kirol jarduerak eta ludoteka zabalduko dituzte gaur, urriak 1. Ate irekiak dituzte kirol zerbitzuetan eta gaztelekua aste bukaeran zabalduko dute.

Bi astez ate irekiak egingo dituzte Udaleko kirol saioetan. Hilaren 15era arte, beraz, jarduera, taldea edo irakaslea gustukoak diren doan konprobatzeko aukera emango du Udalak.
     Orain arteko izenemateei dagokienez, spinningak arrakasta handia izan du: 24 lagunek hartuko dute parte jarduera horretan eta jendea kanpoan gelditu da, Udaletik adierazi digutenez. Aurten berria den karate ikastarorako 11 lagun daude izena emanda eta yoga saioetarako beste horrenbeste. Tai txirako bederatzi laguneko taldea osatu da, sasoian egoteko gimnasiarako sei eta erretiratuen kirol saioetarako sei. Aurten berria den GAP/streching jarduerarako, berriz, bost lagunek eman dute izena.

Deia gazteei

Udalak bereziki animatu nahi ditu gazteak ate irekietan parte hartzera. Gazte multikirol saioetarako jende gutxi animatu da, eta plaza libreak gelditzen dira oraindik. Bi asteko ate irekiak egin ostean zehaztuko dira Udaleko kirol eskaintzako taldeak ikasturte osorako.

Gaztelekua

Ludoteka zerbitzuak gaur zabalduko ditu ateak Torrealdeako egoitza berrian. Aste bukaeran gazteleku zerbitzua ipiniko dute martxan. Bietan ere Mireia Berriozabalek egingo ditu hezitzaile lanak abendura bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak