Gaur, hilak 2, emango dute Bosque de Sombras pelikula Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urtarrilaren 2a

Zine emanaldi oso berezia egingo dute gaur Espaloian, Zine Klubaren barruan. Koldo Serraren 'Bosque de Sombras' emango dute. Pasarte batzuk Elgetako Arantzetan auzoan grabatu zituen Serrak.

Eguaztenero egiten dute zine-kluba Elgetan baina, gaur, pelikula oso berezia emango dute, Bosque de Sombras filma, hain zuzen ere.

Koldo Serrra zinema zuzendariaren getxotarraren lehenengo luzemetraia da Bosque de sombras, eta Elgetan Arantzeta auzoan grabatu zituen pelikularen pasarte batzuk. Arantzeta auzoko Iturri baserriaren inguruan aukeratu zuen Serrak pelikularen zenbait pasarte grabatzeko eta 2005eko irailean izan ziren bertan, besteak beste, pelikulako aktore diren Gary Oldman eta Aitana Sanchez Gijon.

Western erako film gogorra da Bosque de Sombras, 70eko hamarkadan nekazari eszenategian kokatua. Konfliktoa sortuko da pertsonaien artean eta euren arteko ehiza moduko bat izango dute.

Berezia da gaurko emanaldia herritar batzuk ere egin baitzituzten aktore lanak filmean. Hori guztia, gaur, herriko zine-klubean bertan ikusteko aukera izango dute Elgetan. Hori guztia, 21:30etatik aurrera Espaloian.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak