Gaur eman diote hasiera ikasturteari Elgetako 73 eskolaumek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko irailaren 9a

Bi urteko gelan aurten sartzen diren 14 umeek astelehenean, hilak 14, hasiko dute ikasturtea.

Inor gutxi ibili da gaur berandu. Batzuk urduri, beste batzuk pozik ez dugu gaur negarrik ikusi eskola atarian. Sei gela, 87 ikasle eta 13 irakasle, horiek dira aurten Elgetako Herri eskolako zenbakiak. Lehenengo hiru egunotan goizeko jarduna besterik ez dute egingo. Eskolak astelehenean, hilaren 14an, ekingo dio ordutegi osoari. Gaur hasi da ikasturtea eta ekainaren 19an amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak