Gaizki amatatutako suak lehenengo solairuko zoruaren zati baten jaustea eragin du

Domingo Iturbe patronatuaren eraikinean izan ziren atzo suhiltzaileak. Jaustear egon arren umeak ibiltzen omen dira bertan, eta ez da lehenengo aldia antzerako ezbeharra gertatzen dela. Eraikina Apezpikutzarena da.

Atzo eguerdian sua piztu zen eskola ondoan dagoen eskola zaharretan. Sutea ez da handia izan, ez du kalte pertsonalik eragin, eta materialak ez dira garrantzi handikoak izan. Kontua da, baina, Herri eskolaren ondoan dagoela, eta ez dela lehenengo aldia antzerako zerbait gertatzen dela.

Egoera arriskutsuan

Eraikina erortzeko zorian egon arren umeak ibiltzen dira antza bertan, eta sua egiten dute. Bridagako langileen esanetan egonda daude aurretik ere beste su txiki bat itzaltzen.
Atzo, suhiltzaileak igo behar izan zuten sua amatatzera. Gutxienez aste bukaeran piztutakoa zela adierazi zuten. Gaizki itzali, eta egunotan egurrezkoa den estrukturan indartzen joan dena. Habe garrantzitsu bat kontsumitzen joan da, kiskali eta eusten zuen zorua behera jausi den arte. Udalak materiala gordetzeko erabiltzen duen lokalera jausi da.

Eraikina elizarena da, Apezpikutzarena

Elgetako udaletik adierazi dute saiatzen direla eraikinaren sarrerak ixten, baina oso zaila dela. Gaineratu dute Patronatuko ordezkariak egoeraren jakinaren gainean daudela. Ezer larriagoa gertatu aurretik neurriak hartzea komeniko litzake. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.