Gabonetako parkeko txartelak salgai

Irati Agirreazaldegi 2008ko abe. 18a, 17:10

Abenduaren 29an eta 30ean Gabonetako parkea ipiniko dute frontoian. Bi egunetarako txartelak 3 euro balio du. Abenduaren 29an bakarrik joan nahi izanez gero, 1,5 euro ordaindu behar dira eta hilaren 30erako 3 euro. Jualianen kioskoan daude salgai txartelak.

Jolas parkean beste hainbat lagunekin batera laguntzaile lanetan jardungo duten Aser Lertxundik eta Mireia Berriozabalekk azaldu digute zer aurkituko duten umeek jolas parkean. "Hilaren 29an, 16:00etatik 19:00etara bitartean, frontoian hainbat gune ipiniko ditugu. 3 urte bitartekoendako txoko txiki bat egongo da lasai ibiltzeko. Gainontzekoek lehenengo ordu eta erdian jolas lasaiak egingo dituzte: adin bakoitzera egokitutako eskulanak, mahai jolasak... Bigarren zatian, talde jolas arinagoak egingo ditugu, dantza eta musika nahastuz", esan digu Aserrek.

Puzgarriak

Abenduaren 30ean goizez eta arratsaldez puzgarriak ipiniko dituzte pilotalekuan. Mireia Berriozabalek esan digunez, "umeei galdetu genien zein puzgarri dituzten gustukoen eta horiek ekartzen ahaleginduko gara".

Horrelako jarduerekin umeei elkarrekin jolasteko tresnak eman nahi dizkiete, baita elkarri jolasak erakusteko aukera ere. Umeak parkera joatera anima daitesen Aser Lertxundik esan nahi die, "Telebista aurrean egotea baino plan hobea dela arratsaldea lagun artean pasatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak