Gabon egunotan ez da zer egin faltako Elgetan. Hilaren 23an, Intxortara egingo den irteeran parte hartzeko deia egin dute Udaletik. Olentzeroren bila joango dira plazatik 10:00etan abiatuta. 17:30ean, txokolate jana egingo dute plazan eta aurreikusita dago Olentzero 18:30ean etortzea. Musika Eskolako ikasleek kantuan egingo dute okasiorako. Guraso Elkartekoak biharamun goizean irtengo dira Gabon kantak abestera.
Umeendako hurrengo hitzordua hilaren 28an da. Altxorraren Bila izeneko jokoa antolatu du Udalak, 15:30etatik aurrera. Umeendako Gabonetako Jolas Parkea, berriz, urtarrilaren 4an egingo dute frontoian, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Kirol proposamenak
Boleta eta pilota txapelketak daude iragarrita egunotarako. Hilaren 29an jokatuko dituzte boleta finalak txikiek zein nagusiek. Pilotan, aldiz, hilaren 31n, goizez, egingo dira bi finalak. Espaloian, I. Mus Txapelketa deitu dute eta Urtezahar egunean ezagutuko ditugu irabazleak.
Azkenik, dantza solteko ikastaroa duzue aukeran. Hilaren 22, 26 eta 29an eta urtarrilaren 2, 5, 12 eta 19an egingo dute kiroldegian 12:00etatik 13:00etara.
Agenda egunez egun
Abenduak 22
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
Abenduak 23
* 10:00, irteera Intxortara Olentzeroren bila.
* 17:30, plazan, txokolate jana Guraso Elkartearen eskutik.
* 18:30, plazan, Olentzeroren etorrera. Musika Eskolakoek kantuan egingo dute.
Abenduak 22-29
* Umeek Gabonetako boleta txapelketa jokatuko dute.
Abenduak 24
* Goizean, Guraso Elkarteko kideek Gabon kantuak egingo dituzte herriko kaleetan barrena.
Abenduak 26
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
Abenduak 26-31
* Goizean, Umeen Gabonetako Pilota Txapelketa. Partiduak 10:30etatik aurrera izango dira.
Abenduak 28
* 15:30, plazan, Altxorraren bila jokoa. Bi joko: 3-10 urte bitartekoendako bata eta 10 urtetik gorakoendako bestea.
Abenduak 29
* 09:00-22:30, herrian barrena, Euskal Herriko III. Ikus-entzunezkoen Rallya. Sari banaketa 22:30ean, Espaloian.
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
* Umeen Boleta txapelketako finala.
* 23:00, bolatokian, Gabonetako Boleta Txapelketako finala.
Abenduak 31
* Goizean, Umeen Pilota Txapelketako finala.
* Jarraian, Nagusien Pilota Txapelketako finalak.
* Arratsaldean, Espaloian, mus txapelketaren finala.
Urtarrilak 2
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
Urtarrilak 4
* 11:00-13:00 eta 16:00-19:00, frontoian, Gabonetako Jolas Parkea.
Urtarrilak 5
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
Urtarrilak 12
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.
Urtarrilak 19
* 11:00-12:00, kiroldegian, dantza solteko ikastaroa.