Gabonetako jolasgunea umeek aukeratuko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 5a

Aurrekontu bat emango zaie baita ekarri daitezkeen jolasen prezioak ere eta umeek aukeratuko dituzte lehenengo aldiz Gabonetako jolasguneko osagaiak.

Hezkuntza batzordeak urrian egindako proposamena da honakoa: Gabonetan jolasgunea edo PINa umeek aukeratzea. Hala, jolasgunea osatuko duten jolasak erabakitzea umeen esku utziko dute baita honen iraupena ere. Noski, aurrekontu bat emango zaie umeei baita ekarri daitezkeen jolasen prezioak ere. Hala, jarritako aurrekontu horri egokitutako aukeraketa egin beharko dute. Lehenengo urtea izanik esperientzia 3.- 4.- 5.- eta 6. mailako umeekin egingo da. Txikiendako jolasgunea kirol batzordeak aukeratuko du aurten. Helburuak, besteak beste, umeek gauzak baloratzen ikastea eta matematikak lantzea dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak