Gabonetako 4 t'erdiko pilota txapelketan izena emateko epea aste honetan itxiko dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 14a, 01:22
Fernando Zenitagoiak aste bukaeran egin nahi du egutegia, eta ordura arte izena eman dutenekin osatuko du.

Iaz 17 bikote aritu ziren nor baino nor eta lehenengo aldiz bi txapelketa jokatu ziren; 40 urtetik gorakoak alde batetik eta 40 urtetik beherakoak bestetik. "Pentsatzen dut aurten ere nahikoa bikotek emango duela izena partiduak bi txapelketatan antolatzeko", esan du Fernando Zenitagoia antolatzaileak.
     Gabonetan jokatzen da herri mailako txapelketa honen finala, eta VI. edizio honetan ere hori da asmoa. "Horregatik komeni da txapelketa lehenbailehen astea. Gero eta bikote gehiago, gero eta aste bukaera gehiago behar ditugu partiduak egiteko eta guzti hori behar den moduan antolatzeko hobe denboraz ibiltzea".

Iaz 17 bikote aritu ziren

     Iaz parte hartzaile kopuru polita izan zuen txapelketak, eta frontoira jende dezente erakarri zuen ikuskizunak. Gogoratu beteranoen mailan Alex Arantzabalek eta Alberto Telleriak jantzi zutela txapela. Jose Mari Zubiaurre eta Iñaki Ugarteburu izan zituzten aurrez aurre finalean. 40 urtetik beherakoen artean, berriz, David Peñalver eta Txomin de Vega jaun eta jabe izan ziren. Etor Garate eta Unai Alkorta izan ziren beste finalistak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak