Gabon kanten lehenengo entseguan taldetxoa batu da

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 28a, 16:07

Hurrengo saio barikuan, abenduak 4, egingo dute musika gelan 19:30tik 20:00etara.

Hogei bat neska-mutiko elkartu ziren Gabon kantak gogoratzeko eta ikasteko gaur egindako lehenengo saioan. Umeak bakarrik ez, guraso taldetxoa ere elkartu zen. Lorea Larrañagaren zuzendaritzapean besteak beste gogora ekarri zituen Olentzero, Hator Hator, Bizar Zuri eta Gabeko Izar.

Hurrengoa barikuan 19:30ean

Gabon egunera bitartean hiru zapatutan elkartzea zen asmoa, baina lehenengo entsegu horretan erabaki dute barikutan ere saioa egitea. Kantu berriak gehitu nahi dituzte urteroko errepertoriora eta zapatu goizetan Eskola kirola egiten duten umeek parte hartzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak