Frontenis txapelketako finalak 18:30ean hasiko dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 5a, 15:36
Frontoiko lanak amaitu berriak direnean lau partidu jokatuko dituzte; Elgetako I. frontenis txapelketako finalak.

Lau norgehiagoka jokatuko dira zapatuan, hilak 6, lanak amaitu berriak diren udal pilotalekuan. 18:30ean hasita emakumezkoetan Nagore Morales-Janire Lazkano eta Idoia Elkoro-Garbiñe Sarasketa arituko dira lehenengo 3. eta 4. postuak erabakitzeko. Finala Rebeka Uberak eta Mireia Berriozabalek eta Idoia Sernak eta Nagore Ojangurenek jokatuko dute.

Gizonezkoak

Gizonezkoetan Asier Osoro, Asier Morales, Josu Arantzabal eta Eneko Ojanguren ikusiko ditugu lehenengo partiduan. Txapela lortzeko lehian Eñaut Arantzeta, Haritz Gallastegi, Hodei Zenitagoia eta Mikel Beretxinaga arituko dira nor baino nor. Ikuskizun polita izango da. Amaitutakoan sari banaketa eta afaria egingo dituzte parte hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak