Frontenis txapelketako bost norgehiagoka jokatu dira aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko otsailaren 10a

Gizonezkoen txapelketan hiru bikote berdinduta daude lehenengo postuan. Emakumezkoen lehenengo partiduan Garbiñe Sarasketa eta Idoia Elkoro nagusitu dira.

Elurra dela-eta atzeratu egin dute aste bukaera honetan jokatzekoa zen gizonezkoen partida bat, baina gainerako guztiak egin dira. Gizonezkoen txapelketan berdinduta daude sailkapeneko lehenengo postuan hiru bikote; Sergio Bouzas-Adrian Gorostiza, Eñaut Arantzeta-Haritz Gallastegi eta Asier Morales-Asier Osoro bikoteak. Bi norgehiagoka jokatu dituzte eta biak irabazi dituzte.

     Emakumezkoen txapelketako lehenengo partida jokatu dute aste bukaeran. Garbiñe Sarasketa eta Idoia Elkoro 25-13 nagusitu zaizkie Amaia Iribar eta Alizia Gartziari.

Bigarren jardunaldiko emaitzak

M. Gorosabel-I. Untzetabarrenetxea//M. Arkarazo-J. Olasolo    25-14

A. Morales-A. Osoro//F. Zenitagoia-J. Arantzabal                    25-16

A. Gorostiza-S. Bouzas//J. Monterroso-A. Pierruges                25-16

H. Gallastegi-E. Arantzeta//H. Zenitagoia-M. Beretxinaga         25-20

J. Urizar-J. Gamarra//O. Sarasua-R. Mora                              atzeratua

G. Sarasketa-I. Elkoro//A. Iribar-A. Gartzia                            25-13

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak