Foru Aldunditik Espaloia kafe antzokiaren dinamika txalotu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko mar. 27a, 14:44
Haritz Solupe, Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko zuzendariak Elgetako kafe antzokiaren kasua 'oso esanguratsua eta singularra dela' azpimarratu du Goitb-n egindako elkarrizketa batean.

Debagoieneko kultura azpiegituren gainean egindako galderaren harira Haritz Solupe Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sustapeneko eta hedapeneko zuzendariak Elgetako kasua ipini du eredu gisa. "Elgetaren kasua oso esanguratsua eta singularra da", adierazi du. "Niri pertsonalki eredu hori gustatzen zait delako herri ekimen batetik sortutako enpresa bat ez diona bakarrik erantzuten kulturako esparru konkretu bati, baizik eta saiatzen direlako apur bat denetik egiten".

     Elgetako kafe antzokiaren formula nabarmendu du Solupek. "Sareetan sartuta daude eta ez erakunde publiko bateko dirulaguntza lortu ahal izateko, baizik eta bertako jendeak dinamika hori ere eskatzen duelako eta nahi duelako. Nire ustez antzeko ekimenak txalotzekoak dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak