Foru Aldundiak Eibar eta Kanpanzar arteko errepidean lanak egingo ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abu. 27a, 13:09
Datozen bi urteotan Aldundiak lurraldeko 176 errepide konpontzeko konpromisoa hartu du. Tartean aurkitzen da Eibar eta Kanpanzar lotzen dituen GI-2639.

Noiz hasiko dituzten ez dakigu, baina lanok egiteko konpromisoa jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egitasmoen artean. Belar-sastrakak, bazterrak eta galtzadak garbituko dituzte eta elementu funtzionalak konponduko dituzte. Hala, seinaleak, hesiak, barandak, argiak eta zoruko zuloak konponduko dituzte. Larrialdiez eta gorabeherez ere arduratuko dira; hau da, istripuetako hondarrak kenduko dituzte, eta neguko bide-lanak egingo dituzte.

     Artapen eta ustiapen lanen ardura Serbitzu Elkartea eta Asfaltos Urretxu enpresek hartuko dute. Debagoienean beste bi errepide zati ere berrituko dituzte; Arrasate eta Legutio arteko GI-2620 errepidea, Aramaio aldetik eta Urretxu eta Bergara arteko GI-2630 errepidea Oñati aldetik. Lanotan Aldundiak 6,7 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak