Forjanor lekuz aldatzea erabaki dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 12a, 13:25
Langileen esanetan produkzioaren zati bat Villalvara, Madrilera, eraman nahi dute. 19 beharginei lanpostua ziurtatu egin diete taldeko beste planta batzuetan bada ere.

Sidenor taldekoa, eta Gendaur multinazional brasildarraren jabegokoa, 19 langilek dihardute egun Elgetako Forjanor plantan. Guztiei ziurtatu diete lanpostua, baina taldeak dituen beste planta batzuetan. Zuzendaritza hil hasieran batu zen langileekin erabakiaren berri emateko.

Uda osterako, lekuz aldatuak

Momentuz, zehazteke dago langileak zein plantatan jardungo duten aurrerantzean. Basauri eta Gasteiz aipatzen dituzte langileek. Apirilean hasiko omen dira lehenengo leku aldaketak, eta aurreikusten da uda osterako guztiak lanpostu berrietan egotea.

     Zuzendaritzarekin harremanetan jarrita, esan dute ez dutela gaiaren inguruan inongo adierazpenik egin gura. Jakin dugu, baina, asmoa dela produkzioaren zati bat Villalvara, Madrilera eramatea. Hotza eta beroa jotzen dute Elgetako plantan. Beroa da saldu nahi dutena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak