Finalerdietara sailkatu diren zortzi bikoteak erabakiko dira asteburuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abenduaren 5a

Atzeratutako partiduak jokatuko dira gaur, barikua, udal pilotalekuan. Datorren aste bukaeran finalerdiak izango dira.

Elgetako ez federatutako helduen 4 t'erdiko pilota txapelketa gero eta interesgarriago dago. Aste bukaera honetan arrazoi ezberdinengatik atzeratu diren norgehiagokak jokatuko dituzte bikote partehartzaileek. Guztira, hiru partidu izango dira. Horrela, guztiz erabakita geldituko da zein zortzi bikote sailkatuko diren datorren aste bukaeran jokatuko diren finalerdietarako.

Hiru norgehiagoka

Gaur, barikua, 20:30ean hasiko dira atzeratutako partiduak udal pilotalekuan.

* Oxel Erostarbek-Gorka Arizmendiarrietak // Iraitz Bolinagaren-Mikel Ormaetxearen

* Alex Arantzabal-Alberto Telleria // Iñaki Ugarteburu-Jose Mª Zubiaurre

* Pello Larrea-Mikel Elkoro // Mikel Arkarazo-Jabier Bolinaga

 

Sailkapena

40 urtetik gorakoak                                         J    I    G

1. Alex Arantzabal - Alberto Telleria            6    6    0

2. Asier Morales - Fernando Zenitagoia        8    6    2

3. Iñaki Ugarteburu - Jose Mari Zubiaurre    6    5    1

 

4. Luisan Alkorta - Gorka Bolinaga              7    4    3

 

5. Koldo Goenaga - Roberto Basauri            7    3    4

 

6. Juan Carlos Errasti - Jesus Belamendia    7    2    5

 

7. Jabier Bolinaga - Iñaki Izagirre               6    2    4

 

8. Pello Larrea – Mikel Elkoro                    6    1    5

 

9. Joseba Arbulu - Julio Calleja                  7    1    5

 

40 urtetik beherakoak                                  J    I    G

 

1. David Peñalver - Txomin de Vega           6    6    0

2. Jokin Arantzabal – Unai Alkorta              6    6    0

3. Enrike Elkoro - Oier Billa                       6    4    2

4. Samu Gorrotxategi - Asier Osoro            5    2    3

5. Gorka Arizmendiarrieta - Oxel Erostarbe  6    3    3

6. Igor Irazabal - Gaizka Bolinaga               6    1    5

7. Mikel Ormaetxea - Iraitz Bolinaga           5    1    4

8. Jose Monterroso – Satur Ramos              6    0    6

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak