Festa egun konpletoa Hondarribiako arraunlariendako eta Elgetan dituzten jarraitzaileendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 28a, 16:46
Urteroko bazkariaren aurretik apustua jokatu dute. Jose Mari Beristain iritsi da lehenengo.

Epailea, asistentzia-motorrak, ekipoko autoa, mekanikoa, anbulantzia, albaitari-medikua, masajistak, batela, eskoba-autoa, traktorea arraunekin eta ikurriñarekin, … proban parte hartu dutenak ez ezik gainerakoek ere ondo prestatu dute gaur goizeko apustua. Eta, nola ez, Hondarribiako arraunlariak aho-zabalik.
     Jesus Mari Beristain nagusitu da, gaur, Hondarribiako arraunlarien ongi-etorrian egindako apustuan. Berriotik Elgetarainoko igoera jokatu dute azkenean, eta ez Uberatik Elgetarainokoa.
Aurrez aurre, azkenean, Jose Mari Beristain lasterketa eta Alex Arantzabal zein Hondarribia Arraun elkarteko zuzendaritzako kide Andoni bizikletaz. Bost minutuko aldea laga diote lasterkariari eta nahikoa izan ditu Elgetara lehenengo iristeko.
     Helmugako festa-antzerkia ez da nolanahikoa izan. Epo kontrola, odol-transfusioa, masajea… Haize hotza zegoen Elgetan, baina giro polita ipini dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak